Gobierno Vasco

UGARO HERRI IKASTETXEA


Eskolaldea 4, 20.250 LEGORRETA

Tlf: 943085000 / Fax: 943084473

Posta: ugaro1990@gmail.com

Web gunea: www.ugaro.hezkuntza.net

 

 

 


2017/11/23
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3
2017/11/23 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

 


 

LIPDUB

 

 


 

ERESERKIA

 


 

 

BISITAK

 

Contador de visitas y estadísticas

 


 

GURASOENTZAKO HITZALDIAK


 

Hauek dira oraingoz aurreikusita ditugun gurasoentzako hitzaldiak. Animatu parte hartzera!!


 

·       “ Adimen emozionala “  . Urriak 26 , 18etan 

 

 

·       “ Sexu heziketa “ . Azaroak 2, 17etan


 

SAGAR BILKETA KOATEN

 

 

 

 

 

Argazkiak

 


 

 

ESKOLA KIROLA, 2017-2018 IKASTURTEA


GOIERRI BAILARA


BENJAMINAK - ALEBINAK 

 

 

KLIK egin egutegia ikusteko

 


 

BEKAK : 2017-2018 ikasturtea

 

Bekak eskatzeko epea irailaren 18an irekiko da, beraz data horretaik aurrera, idazkaritzatik pasa zaitezkete inprimakiak sinatzera.

Bekak eskatzeko epea urriaren 18an amaituko da.

 

     Informazio gehiagorako egin KLIK 


 

GELETAKO  BILERAK 

 

 

 NOIZ? 

NON?

ORDUA?

HH 3 urte 

IRAILAK 27

LIBURUTEGIAN

16:45etan

HH 4 urte 

URRIAK 2

GELAN

16:45etan

HH 5 urte 

IRAILAK 27

LIBURUTEGIAN

16:45etan

LH 1. maila 

IRAILAK 25

LIBURUTEGIAN

16:45etan

LH 2. maila 

IRAILAK 25

LIBURUTEGIAN

16:45etan

LH 3. maila 

URRIAK 3

GELAN

16:45etan

LH 4. maila 

IRAILAK 26

LIBURUTEGIAN

16:45etan

LH 5. maila 

IRAILAK 26

LIBURUTEGIAN

16:45etan

LH 6. maila 

IRAILAK 28

GELAN

16:45etan

 


 

JANGELAKO INFORMAZIOA 


 


 


 

KURTSO HASIERA

 

 

ONGI ETORRI 17-18 IKASTURTERA!

 

Udako oporrak primeran pasa ondoren, berriz ere hemen gara ikasturte berri bati hasiera emateko eta, gure agurrik beroena guztioi zuzentzen badizuegu ere, bereziki agurtu nahi zaituztegu lehen aldiz gure eskolara etorriko zaretenak.

 

Dagoeneko, irakasleak martxan jarri gara. Ibilbide luzea dugu aurretik eta ibilbide hori guztion arteko elkar-laguntzarekin egitea espero dugu.

 

 

Datorren ostegunean, irailaren 7an hasiko ditugu klaseak, goizeko 9etan . Hasieran goizez bakarrik arituko gara eta irailaren 25etik aurrera goiz eta arratsaldez hasiko gara.

 

 

GOIZEKO  ORDUTEGIA:

 

HH 3,4,5 urte: 9:00etatik 12:30etara

 

LH : 9:00etatik 13:00etara

 

HH 2 urte: Egokitzapena dela eta ordutegia berezia izango da.

 

Jangela eta zaintza zerbitzua  lehenengo egunetik egongo dira.

 

2017-2018 EGUTEGIA 

 


 

AGUR 6. MAILA!!!

 


Zorte on hastera zoazten ibilbide berrian!!!

 


 

 

Intza, Eider, Maria, 

Yok, Irune, Loubna

Ramon, Iker, Iñigo

ta Aimar laguna

Martin, Gorka, Alex, Ibai

bikaina jarduna

zuen eskuetan da

gure etorkizuna.

 

 

Ugaro eskolatik

Ordizia aldera

zuek joango zerate

asko ikastera.

Esperientzia berriak

ongi bizitzera

ondo pasatu eta

GOZATU TOPERA!!!  

 


 

AITA PATRICIO HONDURAS 

 

 

 

 

 

ARGAZKIAK 

 


 

ENGLISH DAY

 

 

The 14th June we celebrated an English Day. We listened many songs and rhymes and saw many performances too.  Here you have some photographs of that day.

 

 


PHOTOGRAPHS

 

 

 

 


 

ARAMA HH  

 


 


 

 

 

EGITARAUA

 


 

KURTSO AMAIERAKO EMANALADIA 


 

BIDEOAK


 

ARGAZKIAK

 


( 2016-2017 ikasturtea )

 

KORRIKA 20 

 

Euskera da hizkuntza

Zahar ta polita

Txikitatik daukagu

Ondo ikasita

Ta lekuko honen

Pausoak segika

Gau ta egun euskeraz

Jarraitu korrika!!!

 

 

ARGAZKIAK

 

 

 

   

 


( 2016-2017 ikasturtea )

 

Spring - summer 2017  FASHION SHOW

 

 

ARGAZKIAK


 



( 2016 - 2017 ikasturtea )

 

AINTZINAKO GREZIA ETA JOKU OLINPIKOAK 


 


 

 

GELAKO  BILERAK

 

 

 

 

 

NOIZ?

 

 

NON?

 

ORDUA?

LH 1. maila

 

MARTXOAK 27

GELAN

17:00etan

LH 2. maila

 

MARTXOAK 27

GELAN

17:00etan

LH 3. maila

 

MARTXOAK 30

GELAN

17:00etan

LH 4. maila

 

MARTXOAK 30

GELAN

17:00etan

LH 5. maila

 

MARTXOAK 29

GELAN

17:00etan

LH 6. maila

 

MARTXOAK 29

GELAN

17:00etan

 


( 2017-03-08 )

 

EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna da gaur, martxoaren 8a. Gaurko egunez, emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, eredu parekide baten aldarrikapena egiten da.

 

 

. .

 


( 2016-2017 ikasturtea )

 

 HH 3  MUSEOA  

 

 


( 2016-2017 ikasturtea ) 

 

 

MOCK UP 

 

The last month we made some “mock-up”. In these pictures you can see how we were making them. At the end we did a presentation in front of other students.  WE ENJOYED IT A LOT!

 

 


 

INAUTERIAK

  

Urtero bezala, eskolako ikasle eta irakasleak Legorretako kaleetara atera gara inauteriak ospatzera. Eguraldia ondo portatu da gurekin eta ateri izan dugu desfilean zehar. Kaleak hartu ditugu, kolorez eta alaitasunez txoko guztiak betez.

 

Desfilea eta gero, herriko frontoian emanaldi politta eskeini dugu. Gurasoak, aiton – amonak eta gainontzeko sendiak bertan izan zarete eta ongi babestuta sentitu gara. Zuen txalo zaparrada bikainak ere entzun ditugu eta oso pozik geratu gara.

 

Zenbait bideo eta argazki atera ditugu eta hementxe dituzue ikusgai. Gozatu!!!

 

ARGAZKIAK

 

BIDEOAK

 


 

    

 

ETORRI  GURE  EMANALDIA  IKUSTERA!!!! 


OTSAILAREN 24an 


15:00 : eskolatik abiatuta  kalejira herri osoan zehar.

 

15:30 : ikasleen emanaldia frontoian.

 

16:10 : kalejira frontoian.

 

16:15 : txokolate bero-beroa denontzat.

 

ANIMATU!!!!

 


 

EUSKAL UDALEKUAK

 

 Uda bete abentura, euskaraz, zure eskura!!! 


Informazioa

 


 

IBILALDI NEURTUAK

 

Gipuzkoako Mendizale Federazioa  

 

 

       Informazioa 

 


( 2016-12-22 )

 

PINOTXO - Antzerkia


 


( 2017-02-03 )

 

SANTA AGEDA  

 


  


 

2017-2018 MATRIKULA

 

Matrikula epea:  

urtarrilaren 30etik otsailaren 10era.

 


Ordutegia:

 Goizez: 09:00 etatik 12:30etara

Arratsaldez: 15:30etatik 16:30etara

 


Ekarri beharreko dokumentazioa:

 Familia liburuko ikasle eta guraso edo tutorearen fotokopiak

Errolda agiria

Guraso edo tutorearen NAN fotokopiak

Osasun txartelaren fotokopia bat

Kontu korrontearen zenbakia, IBAN barne.

 


ONLINE matrikulazioa egiteko, egin KLIK


 


( 2017-01-25 )

 

Go!azen 


.

 


 

SAN SEBASTIAN EGUNA - Goierri telebistan

 

Eskolako txikienak Goierri Telebistan agertu dira danborrak astintzen.  Ondorengo estekan bideo osoa duzue ikusgai. Zuen seme – alabak 5:15 minututik aurrera agertzen dira.

Disfrutatu!!!

 

http://www.gitb.eus/azken-berriak/9243-san-sebastian-eguna-goierrin


( 2017-01-20 )

 

SAN SEBASTIAN EGUNA


 

                             

 

 ARGAZKIAK


Bagera!
Gu (e)re bai
Gu beti pozez, beti alai!

Sebastian bat bada zeruan
Donosti bat bakarra munduan
Hura da santua ta hau da herria
Horra zer dan gure donostia!

Irutxuloko gaztelupeko
Joxemaritar zahar eta gazte
Joxemaritar zahar eta gazte
Kalerik kale danborra joaz
Umore ona zabaltzen hor dijoaz
Joxemari!

Gaurtandik gerora penak zokora
Festara! Dantzara!
Donostiarrai oihu egitera gatoz
Pozaldik!
Inauteriak datoz!

Bagera!
Gu (e)re bai
Gu beti pozez, beti alai!

 


( 2017-01-18 )

 

LH 5 AQUARIUM - ZUBIETA

 

 

 

 


 

      

 

    ETA URTE BERRI ON!!!!


        

 Oporren buelta urtarrilaren 9an izango da. ONDO PASA!!


 

OLENTZERO ESKOLAN  

 

 



 


ARGAZKIAK


 

GABONETAKO  POSTAL LEHIAKETA

 

Ikasle asko animatu dira  gabonetako postal lehiaketan parte hartzen eta oso lan politak eta originalak egin dituzte.  Ingurumen eta Partaidetza Batzordeak beren botuak eman eta 4 postal irabazle aukeratu dituzte.

 

Irabazleak: Patxi Goikoetxea, Carla Gallina, Ilazki Agirrebeña, Alai Beloki.

 

 

Eskerrik asko  denoi parte hartzeagatik !!

 


 



SAN TOMAS EGUNA 



 

   

 

 

ARGAZKIAK

 


( 2016-12-21 )

 

GABONETAKO SASKIAK 


 

Ugaro eskolak, bi saski eder zozketatu ditu gaur, San Tomas egunean. 

 

 

 

 

 

Zenbaki sarituak:    580 - 422

 

 

 

Zorionak !!!

 


( 2016-2017 ikasturtea )

 

Tailerrak :  IRRATSAIOA

 

 

 

 4 .        taldea

 


 

 3 .        taldea


 

 

  2.        taldea

 

 

 

   1.        taldea

 


 

EUSKERAREN EGUNA 


 

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552koabenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.

 

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.

 

 

Guk astelehean ospatu genuen  egun berezi hau.

Ekintza asko egin genituen eta denok primeran pasa genuen!!!


 

 

 ARGAZKIAK                BIDEOAK


( 2016-11-25 )

 

GENERO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Gaur, Azaroak 25, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, gaiarekin zerikusia duten hainbat bideo ( film labur ) ikusi ditugu eta ondoren, hizketaldi eta lanketa ezberdinak egin ditugu.

 

 

Honekin batera, egun hauetan, mural bat osatzen joan gara guztion parte hartzearekin. “ Beharturik muxurik EZ “ lelopean nahi duen guztiak bere muxua irudikatuta utzi du muralean.

 

      ARGAZKIAK

 


( 2016- 11 - 21 )

“SARE SOZIALAK”   

 

 

Iratxe Esnaola informatika-ingeniaria izan dugu gaurkoan eskolan. Sare sozialei buruzko hitzaldia eskaini du  6. mailako ikasleentzat. Hitzaldi benetan interesgarri eta baliagarria !!!

 

 

 

Iratxe Esnaola Arribillaga informatika-ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea da. Software librearen defendatzailea, hainbat herri-ekimenetan parte hartu du: esaterako, PuntuEus proiektuko koordinatzailea da. Hainbat hedabide eta elkarteren kolaboratzailea ere bada informatikako gaietan.




 


( 2016-2017 ikasturtea )

 

Tailerrak :  IRRATSAIOA

 

 

   1.        taldea

 

 

 


( 2016-11-14.15 )

 

SEXU  HEZIKETA   

 

Azaroaren 14 eta 15ean, 6. mailako ikasleak, Kotte Susperregi sexoloagoaren bisita izan dute. Kotte Hirusta kolektiboko partaidea da eta sexualitatearen inguruan hitzalditxo bat ematera eta ikasleen hainbat kezka eta zalantza argitzera etorri da. Ekintza interesgarriak egin dituzte eta guztien balorazioa oso positiboa izan da. 

 

Guraso bezala ere, zalantzak izanez gero, Hirusta Kolektiboarekin harremantzeko hauxe bidea:

 

Tlf: 943643969 ( Elisabeth eta Kotte ) , Hondarribia

 

hirustasex@euskalnet.net


 


Gure ikasleak "TRIPA ZORRI " saioan

 

 

____________________________________________________________________________________________________________

( 2016-10-11 )

 

PALESTINATIK UGARORA!!! 

 

 

Gaur, urriak 11, Palestinatik etorritako hainbat  neska-mutilen bisita izan  dugu gure eskolan.Gure ikasleek hitz batzuk ingelesez esanez eman diete agurra . Ondoren, ikasleen galderei erantzunez,  Palestinan bizi duten egoeraren berri eman  digute.

Hitzaldia eta gero, gure kulturan garrantzi haundia duten herri kiroletan parte hartzeko aukera eman diegu eta denok batera, ederki pasa dugu!!!! 

 

 

Hemen dituzue festaren inguruko hainbat  argazki.

 

ARGAZKIAK

 


 

 

  AGUR 6. MAILA!!!  

 

 

Zorte on hastera zoazten ibilbide berrian!!!

Kaixo lagun maiteak

tori mila muxu

zuekin oso ondo

denok pasa dugu.

Suerterik onena

opa dizuegu

zuen amets guztiak

ditzazuela lortu.

 

Ugaro eskolatik

Ordizi - Lazkao aldera

zuek joango zerate

asko ikastera.

Esperientzia berriak

ongi bizitzera

ondo pasatu eta

GOZATU TOPERA!!!

 


( 2016-06-14.15 )

 

ERRETZABAL TXIKI ( ORIO )

 


 


( 2016-06-20 )


ERREFUXIATUEN NAZIOARTEKO EGUNA  

 

  ARGAZKIAK

 

Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna landu dugu eskolan. Eskubideak urratzen diren herrialdeetatik ihes egin beharra duten pertsonen eskubideak aldarrikatu nahi izan ditugu eta horretarako hitzaldi txiki bat eskaini digute honen inguruan lanean dabiltzan Legorretako hainbat herritarrek. Legorretako hiritar guztien elkar bizitza egokia lortzea dute erronka nagusi, jatorria alde batera utzita.

 

Hitzaldi politta eskaini digute eta gai honen inguruan denon sentsibilizazioa handitzea lortu da!!! 

 


( 2016-06-16 )

 

OIANGUREN INSTITUTORA BIDEA


Ugaroko ikasle ohiak diren Aitor Zunzunegi eta Arkaitz Mugerza eskolan izan ditugu 6. mailakoei Ordiziako Oinguren Institutoko beraien esperientziak kontatzen eta bertako funtzionamendua zein den azaltzen. Gure ikasleak dituzten duda eta zalantzak argitzeko aukera bikaina izan dute. Hitzaldi benetan interesgarria!

 

   ARGAZKIAK

  

 


 

IKASLEEN LANAK 


 

Sartu  IKASLEEN LANAK atalean eta gure lanak  ikusi!!!

 

 

Disfrutatu!!!


 


( 2016-06-03 )

 

ARAMA HH

 

 

 


 

UGAROTUBE

 

Festetan grabatutako bideoak, bai geletan egindako lanekin sortutakoak UGAROTUBEn ikus ditzakezue.

 


( 2016-05-17 )

 

LGTB FOBIAREN AURKAKO EGUNA

 

Gaur, maiatzak 17, LGTB fobiaren aurkako eguna ospatu dugu eskolan. Lesbiana, gay, transexual eta bisexualak jasaten duten egoera salatzeko, eta mundu osoan bere eskubideetan aurrera egiteko sortutako eguna da.

 

Marijo eta Maddi Imaz etorri zaizkigu eskolara eta transexualitatearen inguruan gertutik bizitako bizipenak kontatu dizkigute.

 

      ARGAZKIAK

 


 

KURTSO AMAIERAKO EMANALDIRAKO SARRERAK

 

Urtero bezala, aurten ere kurtso bukaerako emanaldia egitekotan gara. Oraingo honetan, bi emanaldi izango dira ( zineko aforoa dela eta ), bata maiatzaren 26an eta bestea 27an. Biak berdinak izango dira eta familia bakoitzak 2 sarrera izango ditu eskuragarri.

 

Datorren maiatzaren 20a arte, eskolako zuzendaritzan izango dituzue eskura.

 

Emanaldiko datak eta orduak


 Maiatzaren 26a, osteguna, 17:00etan.

Maiatzaren 27a, ostirala, 15:30tan.

 


( 2016-05-2.3 )

 

ETXARRI ARANATZ LH 

 

 

 


 

JOLAS BERRIAK

 

Hemen dituzue Ugaroko jolas berriak. Jolastu eta ONDO PASA!!!


 

Klik


 


( 2016-04-15 )

 

ENGLISH PERFORMANCE


The 14th april we went to Ataun to see a performance. It was about the pirates that wanted to find a treasure and Irati took part. The name of the performance was THE TREASURE ISLAND. We had a great time!

 

 ARGAZKIAK      

 



BIZKOTXOAREN ZOZKETA

 

Apirilaren 29an, bertako produktuez eta momentuan egindako bizkotxoaren  zozketa egingo dugu.Horretarako salgai daude zuzendaritzan hamar zenbaki 0,50 €tan. 

 

ZORTE ON!!!!

 

 


( 2016-04-23 )

 

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Urtero bezala, aurten ere liburuaren nazioarteko eguna  ospatu  dugu.

 

Apirilaren 23a aukeratu zen Liburuaren eta Egile-Eskubideen Eguna. Baina, ba al dakizue zergatik aukeratu zen egun hau?

 

Miguel de Cervantes, William Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega idazleak egun horretan hil zirelako. Aurten, gainera, Cervantes eta Shakespeareren heriotzaren laugarren mendeurrena ospatu dira.

 

Ikastetxean, hainbat ekimen burutu ditugu, ondo pasatzeko eta liburuen munduan murgiltzeko.

 

Eskerrik asko bertan parte hartu duzuen guztioi!!!

 

 

                        ARGAZKIAK   

 


 

21 EGUN ZAIN EGON ETA GERO,


AZKENIK JAIO DIRA GURE TXITOAK!!!!

 


MARTXOAK 9        

 


( 2016-03-08 )

 

EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna da gaur, martxoaren 8a. Gaurko egunez, emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, eredu parekide baten aldarrikapena egiten da.

 

Egun honek badu historia eta guk emakumeen historiatik ibilbide bat egin dugu. Orain zeuk jarraitu dezakezu eta beste emakume batzuek egin dituzten ekarpenetara hurbildu zaitezke, ekarpen horiek ezagutu eta aintzat hartu, gure historiaren parte baitira emakume horiek guztiak.

 

 

                       ARGAZKIAK


5. MAILA

ZUBIETA eta AQUARIUM-era IRTEERA

                  

Gaurko jardunaldia, otsailak 24, ahaztezina izan da 5. mailako ikasleontzat. 

Ilusioz beterik, goizeko hamarrak aldera  iritsi gara instalazio txuri-urdinetara. Bertan, Realaren historia eta baloreei buruzko bideoa ikusi ditugu, Zubietako txoko guztiak bisitatu ditugu, futbolean jokatu dugu z4 eta z5 zelaietan, lehen taldeko entrenamendua ikusi dugu eta, goiza borobiltzeko, Alberto De la Bella eta Asier Illarramendi Realeko jokalariak gertutik ezagutu ditugu. Galderak egin dizkiegu bi futbolariei eta argazkiak atera ditugu. Guk egindako azenariozko bizkotxo bat oparitu diogu Imanol Agirretxe jokalariari eta 'Zorionak zuri' abestu diogu, gaur bere urtebetetze eguna baita. 

 

Arratsaldean Donostiako Aquariuma bisitatu dugu, Real Sociedad Fundazioaren babeslea. Gainera, larunbatean Anoetan izango gara Reala animatzen Malaga CF-ren aurka. Dudarik gabe, esperientzia ahaztezina denontzat.

http://fundazioa.realsociedad.com/             ARGAZKIAK


 


 

BIZKOTXOAREN ZOZKETA

 

Otsailaren 26an,bertako produktuez eta momentuan egindako bizkotxoaren  zozketa egingo dugu.Horretarako salgai daude zuzendaritzan hamar zenbaki 0,50 €tan. 

 

ZORTE ON!!!!

 


 

SANTA AGEDA - Kantaldia

 

Euskal Herria osoan, otsailaren 5ean  tradizio handiko festa ospatzen da; Santa Ageda. Bezperan,otsailaren 4an, kale eta etxez-etxe ibiltzen da jendea taldeka bertso zaharrak abesten eta diru eta jakiak biltzen. Gu ere halaxe ibili gara, makilen kolpeez bertsoak lagunduz, herri osoan zehar kantuan. 

 

 

ARGAZKIAK


 

BIDEOAK

 


( 2016-02-01 )

IRATI ANDA ESKALATZAILEA   

 

 

 

Gaur, Irati Anda eskalatzaile eta bertsolariaren bisita izan dugu eskolan. Berari, elkarrizketa egiteko aukera izan dugu eta benetan gauza interesgarriak kontatu dizkigu eskalada munduari buruz. 

 

ARGAZKIAK

 


 

SAN SEBASTIAN EGUNA

 

 

Bagera!
Gu (e)re bai
Gu beti pozez, beti alai!

Sebastian bat bada zeruan
Donosti bat bakarra munduan
Hura da santua ta hau da herria
Horra zer dan gure donostia!

Irutxuloko gaztelupeko
Joxemaritar zahar eta gazte
Joxemaritar zahar eta gazte
Kalerik kale danborra joaz
Umore ona zabaltzen hor dijoaz
Joxemari!

Gaurtandik gerora penak zokora
Festara! Dantzara!
Donostiarrai oihu egitera gatoz
Pozaldik!
Inauteriak datoz!

Bagera!
Gu (e)re bai
Gu beti pozez, beti alai!

 


 

SAN TOMAS EGUNA


 

 

 

BIDEOAK



ARGAZKIAK

 


 

SAN TOMAS EGUNA

 

Abenduaren 21an San Tomas eguna ospatuko dugu. Egun horretako egitaraua hauxe izango da:

 

 

10:15

Olentzero etorriko da eskolara , HH eta 1.eta 2. mailakoekin egotera. Eskolako ume guztiak baserritarrez jantzita etortzea eskatzen da.

11:30

Plazara joango gara denok. Bertan, hainbat gauza egongo dira sagai: CD-ak, eskolako egutegia, gozoak, saskiaren errifak… 

12:00

Txistorra jango dugu.

12:30

Gabonetako kantaldia eskeiniko dugu.

12:55

Saskiaren zozketa egingo da.

13:00

Ekitaldiaren bukaera. Umeak frontoain bertan jaso behar dituzue ordu horretan. 

                        

 


 

2016 EGUTEGIAREN SALMENTA

 

Ugaro Ikastetxeak 2016 urteko horman zintzilikatzeko egutegi bat aterako du.

 

Eskolako haur, irakasle eta irakasle ez diren langileekin ateratako argazkiekin hornitu dugu.

 

Salneurria : 7 euro

 

Eskaerak: telefonoz, emailez edo zuzendaritzara etorriz.

 


 

GABONETAKO SASKIAREN ZOZKETA

 

Ugaro eskolak, saski eder bat jarriko du Gabonetarako zozketatzeko. Goiko sarreran duzue ikusgai eta boletoak zuzendaritzan salduko dira, zenbaki batek 1€ balioko duelarik. Norbaitek bere kabuz senide eta lagunei saldu nahi izan ezkero, bertan sortakada bat hartzeko arazorik ez da izango.

 

Zozketa, abenduaren 21 izango da, eguerdian, frontoian, Sto.Tomas eguneko ekitaldien barruan.

 

ZORTE ON!!!

 

     

 


 

 “ EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ, KANTU, IRRI ETA JOLAS “


ABENDUAK 3 , EUSKERAREN EGUNA

 

Guretzat egunero da euskararen eguna baina abenduaren 3an ospakizun berezia egingo dugu. Egitarau mardula osatu dugu eta amaiera gisa, denok batera abesti bat eta mezu batzuk lau haizetara zabaldu nahi ditugu.

 

Abestia, " Euskara da Euskal Herri " da eta hementxe duzue entzungai egun horretarako ikas dezazuen . Beraz animatu eta parte hartu!!!!

 

 

 


( 2015-11-25 )

 

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA 


Gaur, Azaroak 25, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, astean zehar lanketa batzuk egin ditugu.

 

Gaiarekin zerikusia duten hainbat bideo ( film labur ) ikusi ditugu eta ondoren, hizketaldi eta lanketa ezberdinak egin ditugu.

 

Mikel Markez eta Aire ahizpek musikatutako  Uxue Alberdiren hitzekin osatutako abesti hau ere landu dugu. Gozatu!!!

 

 

 

 

Honekin batera, egun hauetan, mural bat osatzen joango gara guztion parte hartzearekin. Lehenik gure eskua kolore morez margotuko dugu eta ondoren, muralean jarri, denon artean borroka hau irabaz dezagun.

 


 

BIZKOTXOAREN ZOZKETA


Dakizuen bezala ikasturte honetan, hainbat ekintza burutzen ari gara, ikasturte bukaerako irteera merkeagotzeko asmoz. Horietako bat, hilaren azkenenko ostiralean bizkotxo baten zozketa izango da. Lehenengoa datorren ostiralean , hilak 27, izango da. Horretarako salgai izango dira, zuzendaritzan bihartik aurrera hamar zenbaki 0,50 €tan.

 

Zozketa, azaroaren 27an izango da , eguerdi partean. Segidan, telefonoz deituko zaio saridunari arratsaldean bizkotxoaren bila etor dadin.

 

ZORTE ON!!!!

 


 

“ ELIKADURA OSASUNTSUA”


Proiektuaren  inguruko irteera

 

Azaroak 18an LH  5. mailako ikasleak  gure proiektuarekin lotutako  lehenengo irteera egin dugu.

Ordiziako feriara joan gara eta baserritarrekin solasean aritu gara, bere lanari buruz gauza asko kontatu dizkigute baita salmentan dituzten produktuez ere. Gero D’elikatuz zentroa bisitatzeko aukera izan dugu  eta bertako dietista batekin, jokoen bitartez, elikadura osasuntsuaren garrantziaz aritu gara lanean.

 

Oso irteera polita eta aberatsa izan da , disfrutatzeaz gain asko ikasi dugu.

 


 


( 2015-10-21 )

 

ORDIZIAKO AZOKARA IRTEERA

 

 

 


 

Ugarotar neskak 3. postuan 


 

Urriaren 30ean, Beasainen ospatu zen Eskola Kiroleko errelebotan, 4.mailako neskak 3.saria eskuratzea lortu zuten.


Legorretako ikaslen partaidetza ugaria izan zen.


ZORIONAK partaide guztiei eta noski irabazleei!!! 

 


 

 


 

IRTEERA ORDIZIAKO AZOKARA


 

 

 

Argazkiak

 

 


 

5. MAILA

 

URRIAK 13    


 

"Guk egindako gozoak ferian salmentan"

 

 “ELIKADURA OSASUNTSUAREN GARRANTZIA”


Hauxe da aurten aurrera eraman nahi dugun proiektuaren izena.

Proiektuaren barruan zenbait irteera eta ekintza burutuko ditugu:


D’elikatuz zentroa eta Ordiziako feria bisitatu.


Idiazabalgo gazta museoa ezagutu.


Baserri bat bisitatu eta gazta nola egiten den ikusi.


Zubietara: Errealako entrenamendua ikusi, jokalariei elkarrizketatu eta bideo bat ikusi elikadura osasuntsua eta kirolaren arteko loturaz jabetzeko.


Hileko 2. asteartean Legorretako ferian guk egindako goxo naturalak salmentan jarriko ditugu. Lortutako dirua, museoko sarrerak eta garraiobideak ordaintzeko edo merkeagotzeko izango da.

 

ZAIN GAITUZUE!!!!!

 


( 2015-09-12 )

 

BARAZKI FESTA

 

Larunbatean, hilaren 12an, herriko plazan barazki festa ospatu zen eta Ugaro eskolakoak hantxe izan ginen. Gure baratzako produktu ekologikoak erakusgai jarri genituen eta 2. sariarekin itzuli giren eskolara. Honek izugarrizko animoak ematen dizkigu aurten ere baratzako lanekin jarraitzeko!!!!!     

 

ARGAZKIAK 

 


    

 

 



PUZLEAK  Ugaro

 

Gure eskolako puzleekin jolastu nahi baduzu egin... 



klik


© ugaro
Fax: 943085000 | admin@www.ugaro.hezkuntza.net